XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Lan-bazkideek koperatiban bidezkotasunez eta neurri batzuen barruan parte hartzeko irizpideak finkatu beharko dira estatutuetan.

4. Estatutuetan lan-bazkideentzat proba-aldiren bat ezartzen bada, horrek ez die eragingo inoren kontura koperatiban lanean ari eta proba-aldiari dagokion beste denbora daramaten kide berriei.

Proba-aldi hori izatea bidezkoa balitz eta bazkide lez duen harremana bi aldeetako edozeinek bere kontura etengo balu, kide horren legezko lan-harremana, aipatutako proba-aldiaren hasieran zituen baldintzetan luzatuko dela ulertu beharko litzateke, baldin eta lan-harreman honen epealdia igaro delako, bazkide izateko jarri dioten proba-aldia baino lehen bukatu ez bada.

22. atala. - Bazkideen betebeharrak

Bazkideek honako betebeharrok izango dituzte:

a) Batzar Orokorraren eta deitzen dieten gainontzeko organoen bileretara joatea.

b) Karguren baterako izendatu badute, hori onartzea, ez onartzeko arrazoi egokia dagoen kasuetan izan ezik.

c) Koperatibaren helburua diren jardueretan parte hartzea.

Egoera hauetarako, estatutuetan ezarriko dira parte hartzeko eredu edo gutxieneko arauak.